Ikasketa-bekak eskatzeko epea zabalik Udarregi Ikastolan, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 30a, 08:45

Haur Eskolan, nahiz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten ari direnek 2015-16 ikasturterako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik izango dute ostiralera arte, urriaren 2ra arte. Honatx eskabideak aurkeztu edo argibide gehiago jasotzeko kontuan hartu beharrekoak:

Haur Eskola

Epea: urriaren 2ra arte.

Eskabide-inprimakia eskuratu eta aurkezteko tokia: Haur Eskolako idazkaritza.

Ordutegia: 8:30-12:15.

Oharra: eskaintzen diren laguntzak eta diru sarreren taulak idazkaritzan daude eskuragarri.

Informazio gehiago: 943 374 061.

HH, LH eta DBH

Epea: urriaren 2ra arte.

Eskabide-inprimakia eskuratu eta aurkezteko tokia: Udarregi Ikastolako idazkaritza.

Ordutegia:

-Irailaren 18tik 25era: 12:00-13:30.

-Irailaren 28tik urriaren 1era: 12:00-13:30era eta 16:00-17:00.

Oharrak:

-2014-2015 ikasturtean beka edo laguntza jasotako ikasleek, datu-orri ofiziala bete beharko dute soilik.

-Eskaintzen diren laguntzak eta diru sarreren taulak idazkaritzan daude eskuragarri.

Informazio gehiago edo hitzordua eskatzeko: 943 361 216.

Udarregi Ikastolaren ataria: udarregi.eus