Usurbil, KMK15 ekimenerako eraldatze betean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 30a, 11:58

[video width="480" height="270" mp4="http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2015/09/VID-20150928-WA0000.mp4"][/video]

4 egun, #Kilometroak15 egunerako. Usurbil itxuraldatzen ari zaigu, eta nola gainera. Eskenatokiak, hesiak, karpak ugaritzen doaz jaialdi erraldoia gerturatu ahala. Asteazken goiz honetan Santueneko bosgarren gunean muntaketa lan betean zebiltzan.  Eta gainerako guneetan ere, azpiegiturak prestatzen hasiak direla nabari da. Horren adierazgarri, honako irudi bilduma.

Laguntzarako deia

Laguntza beharko da egunotan, muntaketa lanetan bereziki. Antolatzaileen esanetan, asteazken-ostegunetik asteburura bitarte, eskertuko lukete ahal duten herritar guztien laguntza, iganderako azpiegitura guztia prest egon dadin.

Urriaren 4ko jaialdi egunaren amaieran hasiko dira bestalde, desmuntaketa lanak. Antolakuntzatik gogorarazten dutenez, igandean lanak zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta zeregin gutxiago hurrengo egunetan. Desmuntaketa lanak guneetako ekitaldiak amaitu ahala hasiko dira. Honenbestez, igande arratsalde, iluntze partetik aurrera desmuntaketa lanetarako laguntza beharko da baita.

Zereginotan edota beste lan batzordeetan parte hartu nahi duenak, honatx izen emateko dituen bideak: 943 36 12 16 (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edota kilometroak2015@ikastola.eus