Usurbil K.E., zuzendaritza berritzeko hauteskundeetan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 08:35

Hauteskunde giroan murgildu berri da Usurbil Kirol Elkartea. “Gure Kirol Elkarteko estatutu berriek diotenaren arabera, urte olinpikoetan hauteskundeak burutu behar dira. Elkarte honetan, hauteskundeak datorren (2016) urte olinpikoaren hasieran bukatzea espero dugu”, bilgunetik aditzera eman dutenez.

Pausoz pauso hilabeteotan egingo duten prozesuaren egutegia finkatua dute. Ostegun honetatik aurrera emango dituzte lehen urratsak:

-Urriak 1: hauteskunde deialdia eta hauteskunde-egutegia publikoki aurkeztea.

-Urriak 1-13: hauteskunde batzordea osatzeko bolondresen hautagaitzak aurkezteko epea.

-Urriak 14: hauteskunde batzordea osatzeko hautagaien bilera eta behin behineko hauteskunde batzordearen osaera. Batzordeari helegiteak aurkezteko epea zabalduko da urriaren 28ra arte. Hautagairik ezean, Usurbil K.E.-ko idazkariak Hauteskunde Batzordeko funtzioak egingo ditu.

Egutegi osoa ikusteko:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia

Eta asteburu honetan...

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 2, ostirala

20:00 Senior mutilak 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar.

Urriak 3, larunbata

10:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz K.E.

12:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz K.E.

Eskubaloi Selekzioa

Urriak 4, igandea

16:00 Kadete nesken Euskal Selekzioaren entrenamendu saioa, Elgoibarko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Nahia Markos Huici deitu dute hitzordura.