Gattunk Denda azken aldiz zabalik gaur, 20:00ak arte

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 12:19

Bezeroen joan etorri handia izan du urte osoan eta baita azken egunotan ere. #Kilometroak15-en aldeko saltokiak, urtebeteko ibilbidea osatu du eta ixtera doaz ostegun honetan. Azken erosketak egin nahi dituenak mugi dadila, gaur arratsaldeko 20:00ak arte izango baita zabalik Gattunk Denda. Itxi ostean denda hustuko dute, eta egunotan hutsik ikusiko dugu, azken hilabeteotan bizitasun handia izan duen saltokia.

Ostegun honetan erosketak egiteko aukerarik izan ez eta Gattunk markako arropa eskuratu nahi duenak, igandean izango du azken aukera, #Kilometroak15 egunez:

Gogoan izan...

Urriaren 1era arte...

Gattunk Denda zabalik, ordutegi honetan:

Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00 (astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita).

Urriaren 4an...

Gattunk materiala salgai: Udarregi Ikastolako aparkalekuan, Txara gaineko zelaian eta Atallun.