Abisu horia 18:00etatik aurrera, "prezipitazio handiagatik"

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 07:43

Ostegun arratsaldeko 18:00etatik ostiral eguerdiko 12:00ak arte, abisu horia ezarri du Euskalmet-ek, "prezipitazio handiagatik". Ostegun honetan, "egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu. Gauean baliteke zenbait lekutan zaparrada handiak izatea bereziki kostaldean eta ekialdean". Ostiralean, "egunaren lehen partean eta kantauri isurialdean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan baliteke handiak izatea, bereziki kostaldean eta ekialdean".

Larunbaterako hobetuko omen du. "Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Eguna motel antzean hasiko dugun arren, arratsaldean argituko du. Goizean zerua lainotuta egongo da eta oraindik tantaren bat bota lezake, baina eguerditik aurrera atertu eta argitzeko joera hartuko du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-4 ºC altuagoak izango dira", dio Euskalmet-en iragarpenak.

Eta iganderako zer?

Hurrengo egunotan aurreikuspen zehatzagoa egingo duten arren, badirudi hego haizea izan eta ateri eutsiko diola arratsalde partera arte behintzat.

Informazio eguneratua: Euskalmet