Azaroaren 1eko azokan parte hartu nahi duten artisauek, izen ematea zabalik dute

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 08:52

Edizio borobila aurtengoa; hogeigarrena. Bi hamarkada bete ditu, Aitzaga Elkarteak antolatuta Euskal Herri luze eta zabaleko denetariko artisauak eta eskuz landutako produktuak bildu ohi dituen azaroaren lehen eguneko azoka preziatuak. Bitxigintxa, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, harriak, ukenduak, haziak... eskaintza zabala izango da aurten ere, ikusi eta erosteko.

Antolatzaileak jada azoka lotzeko lanean dabiltza. Artisauak parte hartzera deitzen dituzte, azokan postua jar dezaten. Interesdunek urriaren 10era arteko epea dute izena emateko. Apuntatzeko Aitzaga Elkartekoekin harremanetan jarri edo Usurbilgo Udalera deitu (943 371 951) eta datuak (izen abizenak, artisautza jarduera, telefono zenbakia edo helbide elektronikoa) eman. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “artisautza lantzen duen adierazlea duen agiria kontuan izango da”.

Azokan parte hartzeko araudia

-Artisautza lantzea eskatzen da eta lehentasuna izango du.

-Postuetan euskarak bere presentzia izatea eskatzen da.

-Gehienez bi mahairentzako lekua izango da postu bakoitzean.

-Dietak eta hamaiketakoa egongo da (postuan daudenentzat).

-Postu bat baino gehiago jartzen duenak dieta bat jasoko du.

-Antolatzaileek postuak aukeratzeko eskumena izango dute.