Auzolanerako deia egin du KMK15-ek, ostiral eta larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 18:04

#Kilometroak15 jaialdirako 3 egun besterik ez. Herria datorrenerako itxuraldatzen ari den honetan, auzolanerako deia egin dute antolatzaileek. Ahalik eta herritar gehienen laguntza behar dute bezpera egunotan, urriaren 4rako guztia prest egon dadin. Adi deialdiei:

Auzolanerako deialdia

Urriak 2 eta 3, ostirala eta larunbata

Biltzeko hitzordua: 09:00etan eta 15:00etan Udarregi Ikastolan.

Deitzailea: #Kilometroak15.

Iganderako laguntza deialdia

Aste hasieran bestalde, trafikoan edota ingurumen batzordean laguntza beharrean ziren oraindik. Zereginotan edota beste lan batzordeetan parte hartu nahi duenak, honatx izen emateko dituen bideak: 943 36 12 16 (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edota kilometroak2015@ikastola.eus