Helmugara heltzear Klikmetroak, egin zure metroa

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 16:32

Gutxi falta zaio, metro gutxi batzuk baino ez. Ostegun arratsalde honetan, Oiardo Kiroldegi parean zen Klikmetroak egitasmoko ibilaldi birtuala. 4.394 metro egin ostean, lehen itzulia amaitzear. Helmugara heltzear, abiapuntura, Udarregi Ikastolara itzultzear.

Lagundu Klikmetroak egitasmoko zirkuitu birtualari lehen itzulia osatzen, eta aldi berean #Kilometroak15 lagunduko duzue. Egin beharrekoa erraza da, eta doan gainera. Sartu klikmetroak.kilometroak.eus atarian eta idatzi urriaren 4ko jaialdiaren aldeko atxikimendu mezua. Babestu, girotu, berotu sarea igande honetako jaialdi erraldoirako, zuen hitzekin. Sustatzaileek, ibilbide birtuala osatzen segitzeko gonbita luzatzen dute.

Jasotako azken mezuetako batzuk segidan. Igandean Usurbila etortzeko deialdiak, animu mezuak, edota euskara, Kilometroak, Udarregi Ikastola eta Usurbil goraipatzeko hitzak:

4394. metroa, Aitor Urruña: "Aupa ekipo, eguraldi ona seguru da-eta! Gattunk!".

4392 .metroa, Jennifer Castelo Tena: "Zuekin gaude, animo zuek!".

4387. metroa, Xabier Igartza: "Usurbilen ikusiko gattunk".

4367. metroa, Irati Iñarra: "Euskara ahoan eta ibili munduan!".

4366. metroa, Jone Moñux: "Euskaraz mintzatu eta gozatuko dugu denok Kilometroetan! Aupa Usurbil!".

4342. metroa, Larraitz Artetxe: "Aupa Kilometroak! Eta aupa ikastola! Ea eguraldia lagun, egun eder bat pasatzen dugun".

4331. metroa, Txantxiku Ikastola: "Klik eta klik, metroak egin eta egin! Aupa Udarregi Ikastola! Aupa Kilometroak".

4329. metroa, Mirari Olaizola Lizarralde: "Urtero bezala aupa Kilometroak! Sokaz lotuta jarrai dezagun, euskararen bitartez!".

4324. metroa Hur Gorostiaga: "Igandean Usurbilerat!".

4241. metroa Zuriñe Urruzmendi Aldalur: "Iritsi da... iritsi da Kilometroak Usurbilera! Euskara sustatuz lagun diezaiogun Udarregi ikastolari eta bertako ikasleei. Muxuak denoi eta pausoz pauso ibiltzera!".

4240. metroa, Saioa Tolaretxipi Roteta: "Euskararen eta Ikastolen alde egin behar dugulako...Gora KILOMETROAK!!!!".

Mezu guztiak ikusi edota mezuak idazteko ataria: klikmetroak.kilometroak.eus