Gattunk Denda itxi arren, arropa eskaerak etenik ez

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 2a, 10:45

Ezohiko itxura zuen ostiral goiz honetan, urte osoan zehar bezeroak sartu irtenean izan dituzten Gattunk Dendak. Atzora arte, denetariko estilo, tamaina eta kolore ezberdinetako arropa eskuragarri zuen saltokia biluzik, hutsik zela esnatu gara gaur.

Iragarria zuten moduan, atzo iluntzean itxi zuten #Kilometroak15 ekimenaren aldeko denda. Ahal izan zutenean, hilabeteotan bezala, azken txanpa honetan ere bezero mordoa gerturatu baita erosketak egitera. Itxi eta gogotik aritu ziren lanean boluntarioak, denda hutsik uzteko.

3 salmenta postu igandean

Denda itxita egon arren, oraindik Gattunk markako produktuak eskuratzeko aukera izango duzue igandeko #Kilometroak15 jaialdian. 3 salmenta postu jarriko dituzte; postu bana, Udarregi Ikastolan, Txaragañan eta Atallun.