Laguntza behar da, auzolanerako deia egin du KMK15-ek

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 3a, 11:25

Egun bakarra baino ez. #Kilometroak15 jaialdi erraldoiaren bezperan gattunk. Larunbat goiz honetan ere goizean goizetik mugimendu nabaria herrian. Gehienbat guneak dauden zonaldeetan, azpiegitura sarea prestatzen, txosnak hornitzen eta igande honetarako jai tokiak izango direnak txukuntzen ari da auzolanean, herritar mordoa.

Begi bistakoa denez laguntza behar da, eta #Kilometroak 15-ek auzolanerako deia egin du egunotarako. Larunbat honetan muntaketa eta azken prestaketetarako. Eta igande iluntze eta astelehenerako, guztia bildu eta garbitzeko:

Urriak 3, larunbata

Biltzeko hitzordua: Udarregi Ikastolan, 09:00etan eta 15:00etan.

Urriak 4, igandea

Guneetako ekitaldiak bukatu ahala abiatuko dira desmuntaketa lanak.

Urriak 5, astelehena

Biltzeko hitzordua: 08:00etan Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.

Deitzailea: KMK15.

#Kilometroak15 bezpera (irudi bilduma osatzen)