Hamaiketako ederra eguerdian, Aginagako jaiei lekua egiten hasteko

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 3a, 14:47

Aitzakia ederra gaur eguerdian urtean zehar elkarrekin askotan egoteko tarterik izaten ez duten ondoko irudietako lagunentzat, bildu eta hamaiketako ederra dastatzeko. Aginaga Sagardotegiak prestatu eta Jai Batzordeak zerbitzaturikoarekin, bapo jan eta edan dute San Praixku Bezpera honetan. Herria igandeko #Kilometroak15 egunari begira den arren, Aginagan ere hasi baitira jaiak.

Pilota zaleei eskainitako arratsaldea, gaurkoa borobiltzeko. Gogoan izan, igandean San Praixku Eguna izan arren, Aginagan ez dela ospakizunik izango. #Kilometroak15 egunarekin egokitu baita aurten, eta Jai Batzordeak ekitaldi gehienak datorren asteburura atzeratzea hobetsi du:

Urriak 3, larunbata: San Praixku Bezpera

17:30 Gazteen eskuzko pelota partida.

Ondoren, XIII. Gizonezkoen eskuzko pelota finala.

Urriak 9, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Umeen jolasak frontoian.

12:00 Haur eta helduen artean mural zoragarriaren pintaketa.

13:00 Haurrentzat bazkari goxo-goxoa.

Arratsaldean Puzgarriak Plazan, primerako txokolatada eta buruhaundi bizi-biziak! Hasi korrika!

19:00 Gazte eta heldu dantzan jartzeko saioa frontoian MartxanGO taldearen eskutik. Goazen ipurdiak mugitzera!

21:00 Bertso Afaria Eliza Zarrean. Bertsolariak: Agin Rezola eta Eli Pagola

01:00 Erromeria Eliza Zarrean Erokomeriren eskutik.

Urriak 10, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.

15:30 III. Emakumezkoen trainerilla txapelketa eta IX. Gizonezkoen trainerilla txapelketa.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.

04:30 Eliza zarrean Aros DJ.

Berehala Eguna argitu duela? Guri bost!

Urriak 11, igandea: Gora Herria Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi) (Bikotekide batek agiñatarra izan behar du)

18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!

21:00 Herri Afaria frontoian

01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik

04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!

Urriak 12, astelehena

18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!

19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!

Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Oharrak:

-Urriaren 9ko Bertso Afaritarako txartelak, 15€tan izango dira salgai Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.

-Herri afarirako txartelak 20€ (helduak) eta 15€ (haurrak) izango dira. Salgai: Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.