KMK15 egunaren berri, Kilometroak.eus atarian

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 4a, 07:30

NOAUA! Kultur Elkarteak #Kilometroak15 ekimenarekin iaz sinaturiko lankidetza hitzarmenaren testuinguruan, elkarlanean jardungo dugu igande honetan KMK15-eko komunikazio batzordearekin. Batzorde kideek egunean zehar guneetan, ibilbidean, ekitaldietan ateratako irudi bilduma kilometroak.eus atarian kontsultatzeko aukera izango duzue. Argazki sorta bat, hurrengo urriaren 9ko astekarian argitaratuko dugu.

Gogoan izan bestalde, igandeak dakarrenaren berri, egunotan banatu dugun aldizkarian duzue:

NOAUA! 629. zenbakia

Klikmetroak, bigarren itzulian

Kilometroak.eus atarian jasoko duzue igande honetan zehar, urriaren 4ko berri. Aipatu web orrialdeko ataletako bat, Klikmetroak duzue. KMK15 laguntzeko sortua, metroz metro ibilbideari ahal bezain beste itzuli ematean oinarritzen dena. Jada bigarren itzulian da, bosgarren kilometrora heltzear. Erraz asko eta doan, igande honetako jaialdiaren aldeko atxikimendu mezu bat idatzi eta lagundu KMK15, klikmetroak.kilometroak.eus atarian sartuta. Egin zeure metroa.