Elkarretaratzea asteazkenean, Usurbilgo eraso sexistak eta Erandioko erailketa salatzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 10:40

Matrakak Usurbilgo Talde Feministak deitu du mobilizazioa, aipatu moduan,  asteazken honetarako 19:00etan Mikel Laboa plazan. Astelehenean izandako Erandioko emakumearen erailketa eta azken egunotan Usurbilen bertan izan diren eraso sexistak salatu nahi dira urriaren 7rako deitu den hitzorduarekin.

"Dakizuen bezala emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik. Berdin du zein intentsitatekoak diren, berdin du salaketarik ezartzen den ala ez, erasoak eraso dira eta hori dugu, zoritxarrez, eguneroko ogia.

Azken egunotan Usurbilen eraso sexista bat baino gehiago jazo dira eta bart indarkeria matxistak bere aurpegirik ankerrena erakutsi zigun Erandioko Almudenaren erailketarekin. Dagoeneko Euskal Herrian 5 dira 2015ean indarkeria matxistak eraildako emakumeak. Noiz arte?

Hau guztia salatzeko bihar, urriak 7 asteazkena, arratsaldeko 19:00tan Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egingo dugu.

Ekin diezaiogun autodefentsa feministari!! Martxan jarraituko dugu guztiok aske izan arte!!".