51.855, KMK15-en Gure Zozketako zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 11:01

60.000 euroko sari potoloaren zozketa egin du #Kilometroak15-ek. Adi, 51.855 izan da zenbaki saritua. Ikastolen jaiak zorioneko egin duen laguna, antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Sartu kilometroak.eus atarian eta idatzi antolatzaileei. Bestela, badaezpada hemen, Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216. Sarituak agertzeko hilabeteko epea du. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki bat ere zozketatu dute. 2.689 dugu ordezko zenbaki saritua.

Udarregi Ikastola laguntzeko diru-ekarpen garrantzitsua izan da Gure Zozketa. 5 euroko txartelak erostearen truke parte hartu zitekeen aipatu ekimenean. #Kilometroak15 egunera arte hainbat lagun aritu da errifak saltzen. Bai herrian baita herritik kanpo, Gattunk markadun materiala saltzeko urtean zehar Gipuzkoa osora egin diren irteeretan ere. Ondoko irudian, igandeko jaialdi erraldoian bertan, Gure Zozketako txartelak saltzeko lanetan jardun zuen herritar taldeetako bat.

Kariberako bidaiaren zozketa

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan da. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 7.597 izango da.