Aginagako jaietako afarietarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 6a, 08:58

Usurbilgo Aitzaga tabernan eta Aginagako Arraten eta Sekañan eskuratu beharko dira aurrez, ostiraleko bertso afaritarako eta igandeko herri afarirako txartelak.

Urriaren 9ko bertso afaria Agin Rezola eta Eli Pagolak girotuko dute. Txartelak 15 eurotan izango dira salgai. Urriaren 11ko herri afariak berriz, bi menu izango ditu; bat helduena, bestea haurrentzat. Helduen afariko txartelak 20 eurotan eskuragarri daude, 15 eurotan haurren afarikoak.

#Kilometroak15 jaialdia dela eta, datorren asteburura atzeratu dituzte Aginagako jaietako ekitaldi gehienak:

Urriak 9, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Umeen jolasak frontoian.

12:00 Haur eta helduen artean mural zoragarriaren pintaketa.

13:00 Haurrentzat bazkari goxo-goxoa.

Arratsaldean Puzgarriak Plazan, primerako txokolatada eta buruhaundi bizi-biziak! Hasi korrika!

19:00 Gazte eta heldu dantzan jartzeko saioa frontoian MartxanGO taldearen eskutik. Goazen ipurdiak mugitzera!

21:00 Bertso Afaria Eliza Zarrean. Bertsolariak: Agin Rezola eta Eli Pagola

01:00 Erromeria Eliza Zarrean Erokomeriren eskutik.

Urriak 10, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.

15:30 III. Emakumezkoen trainerilla txapelketa eta IX. Gizonezkoen trainerilla txapelketa.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.

04:30 Eliza zarrean Aros DJ.

Berehala Eguna argitu duela? Guri bost!

Urriak 11, igandea: Gora Herria Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi) (Bikotekide batek agiñatarra izan behar du)

18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!

21:00 Herri Afaria frontoian

01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik

04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!

Urriak 12, astelehena

18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!

19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!

Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Oharrak:

-Urriaren 9ko Bertso Afaritarako txartelak, 15€tan izango dira salgai Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.

-Herri afarirako txartelak 20€ (helduak) eta 15€ (haurrak) izango dira. Salgai: Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.