KMK15 eguna iruditan, kilometroak.eus atarian

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 6a, 09:40

Urriaren 4ak emandakoa sareratzeko unea orain. Indarrak batzea onena zela iritzita, NOAUA!ko lan taldekoak, #Kilometroak15 ekimeneko komunikazio batzordean lan egin genuen igandean. Taldeak irudi mordoa atera zuen zirkuitu eta guneetan. Horren erakusgarri, jada kilometroak.eus atarian sartuta ikus dezakezuen bilduma hau:

Flickr

NOAUA! berezia

Aste honetarako argitalpen berezia prestatzen ari gara. Ohiko astekariarekin batera Aginagako jaien berri, eta noski, #Kilometroak15 egunaren inguruko balorazio eta argazki bilduma zabala. Sarerako ere irudi bilduma osatzen ari gattunk.