Zenbait talde aste hasieran ziren ekitekoak ikasturte berriari. Gainerakoek egun honetan abiatuko dute denboraldi berria:
-Asteazkenetan:
16:30-17:30 LH1 Oiardo Kiroldegian.
19:30-21:00 Plaza dantzak Udarregi Ikastolan.
-Ostiraletan:
16:30-17:30 LH2 Oiardo Kiroldegian.
16:45-18:15 DBH4 Udarregi Ikastolan.
19:00-20:00 LH5+DBH1 Oiardo Kiroldegian.
Oharra: saloi dantzen ikastaroa, urtarriletik aurrera izango da.
Emakumeentzako paleta ikastaroa
Urriaren 19tik maiatzera arte. 16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete. Izen ematea zabalik urriaren 15era arte. "Animatu neskak!" antolatzaileen gonbita. Aurten, ordubeteko entrenamendu saioak izango dira Usurbilgo frontoian:
-Astelehenetan: 20:00-21:00.
-Asteazkenetan: 09:30-10:30 eta 20:00-21:00.
Informazio gehiago eta izen emateko: 943 372 498 edo kirola@usurbil.eus
Hitz Aho
Formazioa gurasoentzat: "Guraso eta seme-alaben elkar ulertzea. Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten. Nola entzun hitz egin dezaten…"
Landuko diren gaiak:
-Errespetuzko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa.
-Nola ulertu eta jokatu jokaera desegokien aurrean.
-Adimen emozionala.
-Mugak posible dira zigorrik eta mehatxurik gabe?
-Nola erantzun gustatzen zaidan jokaeren aurrean.
-Gure amorrua nola kudeatu.
-Haurren autoestima.
-Nola bultzatu haurren autonomia.
-Zertan babesten dut gehiegi eta zertan ez diot ematen behar duen adina
Saioak: urriak 15, azaroak 12, abenduak 10, urtarrilak 21, otsailak 18, martxoak 10, apirilak 14 eta maiatzak 12 eta ekainak 9.
Bideratzailea: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.
Nori zuzendua: 0-12 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoentzat.
Izen ematea: urriak 9 arte, hitzaho@udarregi.eus
Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.
Emakumeentzako ahalduntze ikastaroak
Urrian abiatuko diren saioetan parte hartzeko izen emateko deialdia zabaldu dute Parekidetasun Sailetik:
“Hegoak ebaki banizkio”
“Maitasun erromantikoaren inguruko hausnarketatik abiatuz, harreman parekideak eta osasungarriak eraikitzeko giltzarriak landuko dira ikastaroan”.
Egunak: urriak 19, 26, azaroak 2, 9, 23, 30 eta abenduak 14 (astelehenak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Potxoenean.
Irakaslea: Clara Wolfram.
Hizkuntza: euskaraz.
Izen ematea doan: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ikastaroak Aginagan
Denetariko eskaintza ikasturte berri honetarako:
Euskal Dantzak (5 urtetik aurrera): Asteazkenetan 17:00-18:00
Pintura haurrentzat: Ostirala 17:00-18:30
Yoga helduak: Asteartea 14:30-16:00
Yoga haurrak: Asteartea 17:00-17:45
Izen emateko: aginaga@eskolatxikiak.org
Antolatzailea: San Praixku guraso elkartea
Kz Gunea
Ikastarook programatu dituzte datozen asteotarako:
-Urriak 8-22, 09:00-11:00: Oinarrizko Internet ikastaroa.
-Azaroak 2-9, 16:00-18:00: Google Apps ikastaroa.
-Azaroak 16-24, 16:00-18:00: Sare Sozial Ikastaroa.
-Azaroak 30, 09:00-11:00: Youtube: bideoak ikustea baino gehiago.
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net
Urriaren 1ean abiatu zuten ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Baina matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Klikatu hemen eskaintza osoa ikusteko. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.