Usurbil K.E., hauteskunde batzordea osatzeko hautagai bila

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 8a, 09:54

Zuzendaritza berritzeko hauteskunde giroan murgildua dago Usurbil Kirol Elkartea. “Gure Kirol Elkarteko estatutu berriek diotenaren arabera, urte olinpikoetan hauteskundeak burutu behar dira. Elkarte honetan, hauteskundeak datorren (2016) urte olinpikoaren hasieran bukatzea espero dugu”, bilgunetik aditzera eman dutenez.

Pausoz pauso hilabeteotan egingo duten prozesuaren egutegia finkatua dute. Hauteskunde batzordea osatzeko hautagaitzak aurkezteko garaia da orain:

-Urriak 1-13: hauteskunde batzordea osatzeko bolondresen hautagaitzak aurkezteko epea.

-Urriak 14: hauteskunde batzordea osatzeko hautagaien bilera eta behin behineko hauteskunde batzordearen osaera. Batzordeari helegiteak aurkezteko epea zabalduko da urriaren 28ra arte. Hautagairik ezean, Usurbil K.E.-ko idazkariak Hauteskunde Batzordeko funtzioak egingo ditu.

Egutegi osoa ikusteko:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia

Eta asteburu honetan...

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 10, larunbata

12:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Pulpo

16:00 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Allerru

17:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-C.D. Bidasoa Irun

19:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E. .-C.D. Bidasoa Irun