Afari beganoa eta "AHT-rik ez!" hitzaldia, 20:30etan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 8a, 08:52

Urriko bigarren osteguna gaur, afari beganoaren bueltan biltzeko aukera, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Hilero, afalosterako ekitaldiren bat programatu ohi dute; musika emanaldia, bakarrizketa saioak... Hitzaldia oraingoan, Abiadura Handiko Trenari buruzko hitzaldia hain zuzen. "AHT Gelditu!"ko bi kide arituko dira azpiegitura erraldoi honi buruz hizketan. Guztia, ostegun arratsalde honetan, 20:30etan hasita Usurbilgo Gaztetxean.