Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urriaren 18rako Uharte-Arakil-Goldaraz mendi irteera antolatu du. Izen ematea zabalik duzue hilaren 14ra arte:
Eguna: urriak 18, igandea.
Ibilbidea: Uharte Arakil-Goldaraz (20 kilometro).
Abiatzeko hitzordua: 07:00, Oiardo Kiroldegia.
Joan etorria: autobusez.
Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin urriaren 14a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontuotako batean:
-2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank)
-3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa)
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Hartuemanetarako: andatza@hotmail.com
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.