Yolanda Arrietarentzat, Euskadi Literatura Sarietako bat

Noaua Aldizkaria 2015eko urriaren 8a

"Argiaren alaba" lanagatik eman diote haur eta gazte literaturako Euskadi Saria. “Aparta” iruditu zaie epaimahaikideei, “hain zuzen, ezohikoa delako, aparteko muina duena: ez da historia liburu bat, baina historia du; ez da fikzio liburu bat, baina fikzioa ere badu, ez da biografia bat, baina biografiatik asko du”.

Yolanda Arrietaz gain, beste hiru lagun saritu dituzte. Tartean, Mikel Peruarena. Uko egin dio sariari:

-Euskarazko literatura: Mikel Peruarena, "Su zelaiak" (Susa) (uko egin dio sariari).

-Euskarazko saiakera: Joxe Azurmendi, "Historia, arraza, nazioa" (Elkar).

-Euskarazko haur eta gazte literatura: Yolanda Arrieta, "Argiaren alaba" (autoeditatua).

-Gaztelaniazko literatura: Martin Olmos, "Escrito en negro" (Pepitas de calabaza).