Liburutegiaren Egunaren aitzakian...

Sutegiudalliburutegia 2015ko urr. 8a, 11:37

Urriak 24an, LIBURUTEGIEN EGUNA!: Liburutegiak (eta Liburuzainak) literaturan eta zinean Erakusketa abian jarriko dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian (Azaroaren 7a arte iraungo du), eta egun seinalatu horretan Liburutegira gerturatzen direnentzat sorpresatxoren bat izango da. Zer ote?

Urriak 28an, asteazkena, arratsaldeko 6etan, HH4ko haurrentzat, lehen ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian. Kontalari gonbidatua, Miriam Mendoza aparta izango da!

Urriak 29an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VI. Euskarazko literatura topaketa: Garazi Kamioren Orube abandonatuak komentatuko dugu, idazlea bertan izango delarik. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat.