80 urteko herritarrei gorazarre, igandean egingo zaien omenaldian

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 9a, 09:24

Iaz 80 urte bete zituzten usurbildarrak dituzue ondoko irudian. Mundu honetan 8 hamarkada luzez bizi izan diren lagunak omentzen ditu urtero Gure Pakea Elkarteak, Atxega jauregian egiten den bazkari baten bueltan. Duela urtebete bazkalostean ateratako irudi hau, igande honetan, urriaren 11n errepikatuko da.

Urriak 11, igandea

80 urtekoen omenaldia:

12:00 Meza.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian omendu, eta hauen senide eta lagunentzat. Izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.