Onddodun pintxo festa, urriaren 11ko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 9a, 10:33

Garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzearen aldeko apustua egiten segitzen du Hurbilago Elkarteak, Tipi-Tapa egitasmoaren bidez. Urriaren 11n, igande honetan beraz, ospatuko da hurrengo edizioa. Tabernariek era desberdinetara prestatuko dituzten onddoak hautatu dituzte, pintxo berezietarako.

Gogoan izan, hilabeteotan lehen igandeetan herrian iragarriak dauden ekimenak tarteko, aurrerantzean Tipi-Tapa bigarren igandeetan ospatuko da.

Tipi-Tapa bakoitzeko 2 sari

Gainerakoan, orain arte bezala pintxo berezia eta edaria 2 euroren truke dastatu ahalko da. Probatzen duzuen zizka-mizka bakoitzeko zigilua lortu tabernetan eta parte hartu, Tipi-Tapa amaierako zozketan. Datorrena, urriaren 11nĀ egingo da, 15:00etan. Aurreko denboraldian bezala, bi sari zozketatuko dituzte:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria Bordatxon.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.

Babeslea: Usurbilgo Udala.