"Emakume jostunen baldintzak" hitzaldia eta "The True Cost"-en proiekzioa 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 9a, 11:22

Bertako arropa diseinatzaileen erakustoki bihurtu zuen Sutegi ekainean, Zorione Mendez herritarrak. “Bi txoriburu” izeneko egitasmo hura, solidarioa ere bazen; batetik, lan baldintza kaxkarretan diharduten jostunen errealitatea ezagutarazi ziguten, zer, non eta zenbatean erosten dugun jabetu gaitezen. Eremu honetan lanean diharduten zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderen informazioa ere eskuragarri jarri zuten. Proiektu haren segida dator orain:

Urriak 9, ostirala

Ordua: 18:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Ekitaldiak: "The True Cost" film-dokumentala eta "Emakume jostunen baldintzak" hitzaldia.

Zehaztasunak: "Bi txoribururi jarraipena emateko, "The true Cost" (96 minutu) film-dokumentala proiektatuko dugu. Bertan, modak gugan duen inpaktua ikusi ahal izango dugu, eta, bide batez, pentsarazten jarriko gaitu zein dagoen ekoizpen guztiaren atzean. Ondoren, azalpentxo bat emango digu SETEMeko kide batek; markak, esplotazioa,... Kontsumo arduratsu baten alde, trukearen alde eta bertakoa kontsumitzearen alde. Proiektuari jarraipena emateko, Bi txoriburu elkarlanean jarri da SETEM eta Emakumeen Mundu Martxarekin. Bertan, sinaduren orri bat egongo da "Arropa Garbiaren Kanpaina”ren alde eta "Emakumeen Mundu Martxa”ko informazioa, kamisetak...".