Erokomeri, Gozategi, Skasti, Itzartu eta DJ saioak, Aginagako jaietako parranda gauetan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 9a, 13:26

Musika gau mugituen esperoan dira Aginagan. Gautxoriek eskaintza zabala aurkituko dute San Praixkuei eskainitako asteburu honetan. Egunotan 3 parranda gau luze dituzte segidan. Hartu agendak eta apuntatu, Euskal Herriko talde eta DJ emanaldiekin, indar handiz datoz eta jaiak Aginagara:

Urriak 9, ostirala:

19:00 Gazte eta heldu dantzan jartzeko saioa frontoian MartxanGO taldearen eskutik.

01:00 Erromeria Eliza Zarrean Erokomeriren eskutik.

Urriak 10, larunbata: 

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.

04:30 Eliza zarrean Aros DJ.

Urriak 11, igandea:

01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik.

04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean.

Egitarau osoa ikusgai: Aginagako jaiak 2015