Zubietarren Endika Abril Errebote Txapelketako finala, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 9a, 13:00

Irailaren 27an Endaiarrak taldekoen aurka Villabonan 13-7 irabazita Endika Abril Errebote Txapelketako finalerako sailkatu zen Zubieta. Finala etxean jokatuko dute igande honetan, urriaren 11n, goizeko 11:00etan Zubietan. Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoak izango dituzte aurkari.

Eskubaloia Kiroldegian

Larunbatean eskubaloi neurketak Kiroldegian. Gogoan izan bestalde, zuzendaritza berritzeko hauteskunde betean dela Usurbil K.E. Urriaren 13ra arte zabalik dago, hauteskunde batzordea osatzeko hautagaiak aurkezteko epea. Zehaztasun gehiago, esteka honetan: Usurbil K.E., hauteskundeetan

Urriak 10, larunbata

12:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Pulpo

16:00 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Allerru

17:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-C.D. Bidasoa Irun

19:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E. .-C.D. Bidasoa Irun

Futbola Haranen

Urriak 10, larunbata

15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D.

17:45 Preferente mailako taldea: Usurbil F.T.-Urkomendi14 F.K.

Urriak 11, igandea

10:00 Alebin mutilak: Lagun arteko partida.

11:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. "A"