Aginagako jaietako oilasko biltzaileen kalejira iruditan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 10a, 18:13

Aurtengoan kide gutxiagorekin, baina umore ona eta parrandarako gogoa galdu gabe. San Praixkuetan tradizio luzea duen oilasko biltzaileen eguna ospatu berri dute gazte eta beteranoek, goizean goizetik. Larunbata argitu aurretik abiatu dira etxez etxe kalejiran, trikitilari eta panderojoleek lagunduta. Aginaga inguratzen duen landa eremuan barrena ibili dira. Goizeko 11:30ak inguruan heldu dira Mapil ingurura eta handik Kaxkoko itzulia egin dute. Oilasko biltzaileen artean ohi denez, gauapasa egindakoak baziren. Lo egin gabe egon arren, parrandan segitzeko gogoz. Festa ordu asko gelditzen baitira oraindik Aginagan.