Oriok irabazi du, Aginagako Emakumezkoen 3. Trainerila Txapelketa

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 10a, 19:31

Lau ez, azkenean hiru arraun taldeek parte hartu dute Aginagako jaietako 3. Emakumezkoen Trainerila Txapelketan. Denek erakustaldi bikaina eskaini diguten arren, azkenean Orio nagusitu da aurtengoan errioan. Aginagak ordezkaritzarik izan ez duen arren, herritar bat bagenuen lehiakideen artean; lehen arraun denboraldia amaitu berri duen Nagore Arruti Urkiola, Getariako taldean.

Getaria izan zen hain zuzen, Aginagako emakumezkoen lehen trainerila txapelketa irabazi zuena. Iaz San Juan nagusitu zen. Orio aurtengoan:

Sailkapena

1-Orio: 9:34.25

2-Getaria: 9:55.91

3-Hibaika: 10:12.03