Zarautz nagusi, Aginagako jaietako Gizonezkoen 9. Trainerila Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 10a, 19:59

Erritmo bizia markatu du hasieratik, San Praixkuetako Gizonezkoen 9. Trainerila Txapelketa irabazi duen Zarautzek. Oraingoan beraz, Urola Kostara doa Aginagako bandera preziatua. Etxekoen animu eta babes osoa izan duten arren, aginagarrek aurtengo edizioa ere ez dute irabazterik izan. Halere zoriontzekoak ditugu arraun talde guztiak, denek ere ikuskizun aparta eskaini dutelako. Arraun festa mundiala larunbat honetan, Aginagako errioan.

Bitxikeria moduan; albiste honi atxikitako argazkietan ikusiko duzuenez, gaurkoan lehiatu diren lau arraun ontzitik 3 Orio elkartearenak ziren. Bat etxekoek baliatu dute, beste bat Aginagak eta azkena aiarrek. Hauek ezin izan diete eutsi eta ontzia "herrikoitu" edo "pertsonalizatu" dute. Ikusi:

Sailkapena

1-Zarautz: 8:25.68.

2-Aia: 8:46.34.

3-Orio: 8:46.39.

4-Agiña: 8:49.72.