Lagun arteko lehia eta arraun festa handia gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 10a, 20:21

Txapelketa, emaitza eta sailkapenen gainetik, giro bikaina izan da beste behin, larunbat honetan ospatu diren Aginagako jaietako trainerila txapelketetan. Egun eguzkitsua suertatu da gainera eta errioa eta errio bazterrak itxura polit askoa zuten, txoko ezin ederragoan egin dira estropadak. Saioko hainbat pasarte, albiste honi atxikitako bideoan dituzue.

Gozategi eta Skasti gauean

Arraun festa mundiala ospatu ostean, atsedenaldi ordu batzuez Aginagako jaietan. Atseden laburra halere, gautxoriek parranda gau luzea dute eta aurretik:

Urriak 10, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.

04:30 Eliza zarrean Aros DJ.

Berehala Eguna argitu duela? Guri bost!

Urriak 11, igandea: Gora Herria Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi) (Bikotekide batek agiñatarra izan behar du).

18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!

21:00 Herri Afaria frontoian.

01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik.

04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!

Urriak 12, astelehena

18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!

19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!

Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Oharrak:

-Urriaren 11ko herri afarirako txartelak 20€ (helduak) eta 15€ (haurrak) izango dira. Salgai: Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.