"Gora Herria Eguna" gaur, Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2015eko urriaren 11

Mus txapelketarekin hasiko da, batentzat baino gehiagorentzat aje egun handia izango den igande hau. Gogoan izan, bikoteko batek gutxienez aginagarra izan behar duela, karta jokoan parte hartzeko. Gauean berriz herri-afaria. Txartelak 20 eurotan (helduak) eta 15 eurotan (haurrak) izan dira salgai Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan. Itzartu eta Gurru DJ, gaua borobiltzeko:

Urriak 11, igandea: Gora Herria Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi) (Bikotekide batek agiñatarra izan behar du).

18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!

21:00 Herri Afaria frontoian.

01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik.

04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!

Urriak 12, astelehena

18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!

19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!

Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.