Honakoa ere, ekitaldiz beteriko igandea

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 11a, 10:05

Irailaren 27an Endaiarrak taldekoen aurka Villabonan 13-7 irabazita Endika Abril Errebote Txapelketako finalerako sailkatu zen Zubieta. Finala etxean jokatuko dute igande honetan, urriaren 11n, goizeko 11:00etan Zubietan. Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoak izango dituzte aurkari.

Futbola Haranen

Urriak 11, igandea

10:00 Alebin mutilak: Lagun arteko partida.

11:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. "A"

Andoain, Lasarte, Urnieta eta Usurbil lotzen dituen bide sarea badugu. Beste kontu bat da, ia lotuneok ezagutzen ote ditugun. Horretara, bideok ezagutu eta bailarako paisaia eta txokoez gozatzeko gonbita luzatzen digute eskualdeko udalek beste behin iganderako, urriaren 11rako antolatu duten Buruntzaldeko Ibilbideen 8. Egunean. Amaieran, itzultzeko autobus zerbitzua izango da.

5 ibilbide aukeran

Eguna: urriak 11, igandea.

Ordutegia: 9:00-14:00.

Ibilbideak:

-Andoain-Lasarte: urdina eta urre zaharra; 7,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Urnieta: urdina eta berdea; 4,8 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Andoain-Usurbil: urdina eta laranja; 14,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Urnieta: urre zaharra eta berdea; 3,9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

-Lasarte-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): urre zaharra eta laranja; 9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

Kontrolak eta anoa

Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko:

-Usurbilen: Santueneko auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.

-Andoainen: udaletxe azpian.

-Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.

-Urnietan: udaletxe azpian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenen fasea Arrasate eta Andoaingo saioekin amaituko da igandean. Andoaingo hitzorduari erreparatu nahi genioke, bi herritar, Zubieta eta Aginagako bi lagunek parte hartuko baitute urriaren 11ko emanaldian. Bertsotan, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra arituko da. Bestalde, Inaxio Usarralde Arantzadi aginagarrak aurkeztuko du saioa.

Igande arratsaldeko 17:30etan Andoaingo Bastero Kulturgunean iragarria dagoen ekitaldian, Antton Fernandez Lasa, Gemma Urteaga Garmendia, Ibai Esoain Arruti, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia izango ditu lehiakide Azpirozek. Sarrerak salgai dituzue bertsosarrerak.eus atarian; 9 eurotan arruntak, 4 eurotan gazteentzat eta 6 eurotan bazkideentzat.

Garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzearen aldeko apustua egiten segitzen du Hurbilago Elkarteak, Tipi-Tapa egitasmoaren bidez. Urriaren 11n, igande honetan beraz, ospatuko da hurrengo edizioa. Tabernariek era desberdinetara prestatuko dituzten onddoak hautatu dituzte, pintxo berezietarako.

Orain arte bezala pintxo berezia eta edaria 2 euroren truke dastatu ahalko da. Probatzen duzuen zizka-mizka bakoitzeko zigilua lortu tabernetan eta parte hartu, Tipi-Tapa amaierako zozketan. Datorrena, urriaren 11n egingo da, 15:00etan. Aurreko denboraldian bezala, bi sari zozketatuko dituzte:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria Bordatxon.

Usurbilgo Organoaren Lagunak taldekoek antolatuta, kontzertua igandean, urriaren 11n arratsaldeko 18:00etan hasita, Salbatore Elizan. Stephen Kagl organista alemaniarra gonbidatu dute Usurbila.

Iaz 80 urte bete zituzten usurbildarrak dituzue ondoko irudian. Mundu honetan 8 hamarkada luzez bizi izan diren lagunak omentzen ditu urtero Gure Pakea Elkarteak, Atxega jauregian egiten den bazkari baten bueltan. Duela urtebete bazkalostean ateratako irudi hau, igande honetan, urriaren 11n errepikatuko da.

Urriak 11, igandea

80 urtekoen omenaldia:

12:00 Meza.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian omendu, eta hauen senide eta lagunentzat. Izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.