Asier Azpiroz Iztueta, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 11a, 20:48

Igande arratsalde honetan Andoaingo Bastero Kulturgunean jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenei dagokien azken saioan parte hartu du Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak. Bigarren postuan amaitu du Inaxio Usarralde Arantzazi aginagarrak aurkeztu duen hitzordua, Jokin Urangak irabazi baitu. Uranga zuzenean sailkatu da, urriaren 31n Zestoan ospatuko den final laurdenetako saiorako.

Urangak eta beste bost bertsolarik irabazi dituzte azken asteotan jokatu diren final zortzirenetako saioak. Automatikoki hurrengo faserako sailkatu dira guztiak. Eta haiekin, puntuazio altuena lortu duten beste 16 lagun. Tartean, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra. Zorionak Asier!

Andoaingo saioko sailkapena

Jokin Uranga Isuskiza457,5
Asier Azpiroz Iztueta430,5
Unai Gaztelumendi Arandia423,5
Gemma Urteaga Garmendia410
Ibai Esoain Urrutia405
Antton Fernandez Lasa367,5

Final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak

Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre

Bertsolari talde honi, duela lau urteko txapelketan eskuraturiko postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden beste zazpi bertsolarik batuko zaizkio: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, eta Unai Agirre.

Final laurdenetarako sarrerak salgai

Hurrengo asteburuan atsedenaldia hartuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Final laurdenak urriaren 24tik azaroaren 8ra jokatuko dira. Bost saio guztira. Hitzorduotarako sarrerak salgai daude jada, bertsosarrerak.eus atarian.

Asier Azpiroz Iztuetak urriaren 24an, 17:30etan Urretxu-Zumarragako Ederrena pilotalekuan jokatuko den final laurdenetan parte hartuko du; zubietarrak lehiakide izango ditu, Agin Laburu Rezola, Beñat Iguaran Amondarain, Elixabet Pagola Apezetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa eta Nerea Elustondo Plazaola.

Informazio gehiago: bertsozale.eus