Ezezagunek Espainiako bandera kendu dute udaletxeko balkoitik

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 12a, 10:53

Aurreko astean izan zen. Udaletxeko balkoian zen Espainiako bandera kendu eta Mikel Laboa plazan erre zuten ondoren. Era honetan, "inposatutako jai egun arrotza" salatu nahi dute ekintza honen egileek. Idatziarekin batera, hainbat argazki batzen dituen USBa agertu da NOAUA!ko bulegoko buzoian.

Hitzez hitz, honela dio idatzi anonimoak: "Badator urriak 12, inposatutako jai egun arrotza, Espainiako estatu inperialistaren jai egun nazionala. Inposatua, beste hainbat egun eta sinbolo bezala. Larunbatean jarraiarazitako bandera espainola gabe esnatu zein herria eta mila aldiz jarriarazita ere mila aldiz kenduko dugu. IKURRINA BAI, ESPAINOLA EZ. INPOSATUTAKO SINBOLOAK SUTARA! GORA EUSKAL HERRI EUSKALDUN, ASKEETA FEMINISTA!".