Aginagarrak lehia bizian, jaien azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 12a, 08:17

Belaunaldi arteko aginagarren lehia jaiak amaitzeko. Halakoetan esan ohi den moduan, beteranoen esperientzia eta gazteen freskotasuna nahastuko dira, eta ia norgehiagokan zeintzuk nagusitzen diren. Aurreko edizioak gertutik jarraitu dituenak gogoan izango duen moduan; ez batzuk ez besteek ez dute amore emango, astelehen honetan amaituko diren festak borobiltzeko iragarri den hitzordu herrikoian.

Eguna: urriak 12, astelehena.

Ordua: 18:00.

Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.

Probak bi itzulietara: lokotsak (jarri eta gero bildu), txingak, ingudea, ergometroa, bizikleta, arto aletzea, sagar biltzea, zaku lasterketa, trontza, soka tira.

Taldeak: hamabi lagunekoak.

Urriak 12, astelehena

18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!

19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!

Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.