315 langabetu irailean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 13a, 11:00

Abuztuan gorantz egin bazuen, zertxobait behera egin du Usurbilgo langabezia-tasak irailean. 315 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan, abuztuan baino 7 langabetu gutxiago. Erdi eta erdi, 157 langabetu gizonezko eta 158 langabetu emakumezko guztira.

Buruntzaldean 17 langabetu gutxiago, Gipuzkoan 68 gutxiago. Kontratazioa ere ia bere horretan mantendu da. 4 lan kontratu gutxiago erregistratu dira Usurbilen, 393 guztira. Ia denak, 379 aldi baterako eta 299 zerbitzuen sektorean. Nabarmen igo dena, emakumezkoen kontratazioa izan da. Abuztuan gizonezkoen kontratazioak emakumezkoena bikoizten bazuen, (211 lan kontratu gizonezkoenak, 108 emakumezkoenak), irailean erregistraturiko 315 lan kontratutik 185 emakumezkoenak izan dira. Gizonezkoen kontratazioa baino baxuagoa izaten segitzen du ordea.

2015eko iraila

Usurbil: 315.     Buruntzaldea: 4.391.    Gipuzkoa: 42.772.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 157.

25 urtetik behera: 11.

25-44 urte artean: 70.

45 urtetik gora: 76.


Emakumezkoak: 158.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 84.

45 urtetik gora: 68.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 52.

Eraikuntza: 35.

Zerbitzuak: 200.

Aurretik lanik gabe: 20.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 393.

Aldi baterakoak: 379.

Zerbitzuen sektorean: 299.

Sexuaren arabera: 208 lan kontratu gizonezkoenak, 185 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 949.

Astigarraga: 283.

Hernani: 1.258.

Lasarte-Oria: 1.254.

Urnieta: 332.

Usurbil: 315.

Guztira: 4.391.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 42.772.