Uharte-Arakil-Goldaraz mendi irteeran izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 13a, 08:47

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak iganderako, urriaren 18rako Uharte-Arakil-Goldaraz mendi irteera antolatu du. Izen ematea zabalik duzue asteazken honetara arte, hilaren 14ra arte:

Eguna: urriak 18, igandea.

Ibilbidea: Uharte Arakil-Goldaraz (20 kilometro).

Abiatzeko hitzordua: 07:00, Oiardo Kiroldegia.

Joan etorria: autobusez.

Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin urriaren 14a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontuotako batean:

-2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank)

-3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa)

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Hartuemanetarako: andatza@hotmail.com

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.