Zubietako Herri Batzarrak deituriko bilera 19:00etan Kaxkapen

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 13a, 11:46

Aipatu moduan, astearte honetarako finkatu du hitzordua, urriaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Kaxkapen. Zubietari loturiko hainbat gai “potolo” jorratu nahi dira bileran. “Aurreko legegintzaldiaren amaieran aipatu bezala, herrian baditugu zenbait gai potolo, Herri Batzar kideok soilik landu ezkero nahiko motz geldituko liratekeenak, eta gainera guretzako ere nahiko astunak direnak. Zubietaren Herri izaera, Eskola txikia, Alamandegi, Erraustegia… Hauek bideratzeko bilera batera deitzen dizuegu datorren urriaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Kaxkapen. Eskertuko genuke etorri eta zuen ideiak eta kezkak azaltzea”.

Zubietarren ataria: zubieta.eu