Sutea bart Txaramunton, 4 ibilgailu guztiz kiskali dira

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 13a, 11:47

Susto galanta bart Txaramunton. Goizaldeko 4:30ak aldera sua piztu da kalea amaitzen den zonaldean aparkatua zegoen furgoneta batean eta ondoan aparkatuak zituen hiru auto guztiz kiskali dira. Bosgarren ibilgailu batek kalte material arinak izan ditu. Kalte pertsonalik ez da izan zorionez. Suhiltzaileak etorri eta berehala amatatu dute sua. Sua zerk eragin duen ikertzen dabil orain Ertzaintza.