Gripearen aurka txertatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 13a, 10:15

Martxan da beste urte batez, gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Azaroaren 30era arte luzatuko da. Herritarrak A eta B gripeaz kutsatzea saihestu nahi da. Txertoa hartzeko deialdia bereziki, 65 urtetik gorako herritarrei, haurdun dauden emakumeei, gaixotasun kronikoren bat dutenei zuzendua dago. Baita "beren lanbideagatik arrisku-taldeko pertsonen kutsatzaile izan daitezkeenei ere; hirugarren adineko egoitzetako, geriatrikoetako, eguneko zentroetako eta abarretako pertsonala, bai eta etxez-etxeko laguntzarako zein zerbitzu sozialetako pertsonala ere".

Usurbilgo Udaletik, kanpainaren garrantzia azpimarratu dute. "Gripearen Aurkako Kanpaina ahalegin garrantzitsua da, bai instituzioentzat, bai kanpaina aurrera eramaten duten osasun-taldeentzat. Eta egiten ditugun kanpainetan estaldura-tasa onak lortzen badira ere, tasa horiek hobetzen ahalegintzen gara, guztiz onuragarria baita hiritarrentzat orokorrean, eta batez ere, txertaketaren jomuga diren pertsonentzat. Are gehiago, gaur egungoa bezalako unean, non, egoera epidemiologikoa nahasia den", Udaletik adierazi dutenez.

Martxan den kanpainarako 380.000 txerto prest ditu Eusko Jaurlaritzak. Anbulatoriora gerturatuta informazio gehiago eskura dezakezue. Edo 943 36 15 43 / 943 36 20 13 telefono zenbakietara deituta.