Hauteskunde batzordea osatzeko Usurbil K.E.-ren bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 14a, 08:30

Zuzendaritza berritzeko hauteskunde giroan murgildua dago Usurbil Kirol Elkartea. “Gure Kirol Elkarteko estatutu berriek diotenaren arabera, urte olinpikoetan hauteskundeak burutu behar dira. Elkarte honetan, hauteskundeak datorren (2016) urte olinpikoaren hasieran bukatzea espero dugu”, bilgunetik aditzera eman dutenez.

Pausoz pauso hilabeteotan egingo duten prozesuaren egutegia finkatua dute. Hauteskunde batzordea osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea ere zabalik egon da asteartera arte. Asteazken honetarako bilera deitu dute:

-Urriak 14: hauteskunde batzordea osatzeko hautagaien bilera eta behin behineko hauteskunde batzordearen osaera. Hautagairik ezean, Usurbil K.E.-ko idazkariak Hauteskunde Batzordeko funtzioak egingo ditu.

-Urriak 14-28: hauteskunde batzordeari helegiteak aurkezteko epea.

Egutegi osoa ikusteko:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia