Aginagako San Praixkuekin, akabo festen denboraldia

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 14a, 12:53

"Bukatu da bukatu da, bukatu da akabo!" zioen kanta ezin egokiagoa kasu honetan, festen denboraldia amaitu zaigula gogorarazteko. Ekainean Kalezarren hasitako festen bira asteburuan Aginagan amaitu da, aginagar gazte eta helduen arteko kirol desafio ikusgarriarekin. San Praixkuek emandakoa irudi eta bideo hauetan bildu dugu:

Aginagako jaiak 2015: argazkiak

Aginagako jaiak 2015: bideoak

Gozategi taldekoen hitzak

Jendetsua izan zen, leporaino bete zuten aurreko larunbat gauean jai betean zen Aginagako frontoia, Gozategi taldekoek. Kontzertu ostean, musikariek hitzokin zoriondu nahi izan dute Jai Batzordea:

AGIÑAko festak,

AGIÑAko giroa,

AGIÑAko parrandak

AGIÑAko miña,

atzo kalanbreak, gaur buruko miña,

pentsatu banu...JA

gaur ere berdiña

gogoa, ilusioa, indarra, ahalegiña

ta neurriko emaitza

Ukaeziña!!

ZORIONAK GAZTEK