Saritu berria, NOAUA!ko bazkide izateagatik

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 15a, 13:14

Esker ona adierazi nahi dizuegu beste behin, proiektu honek aurrera egin dezan, zuen babesa eta laguntza eskaintzen segitzen duzuen NOAUA! Kultur Elkarteko bazkide guztioi. Eskertza, oraingoan ere sariak banatuz egin nahi dugu.

Debako Aisia Hotelean, 2 lagunentzako zirkuitu termala zozketatu berri dugu, NOAUA!ko bazkideon artean. Onuraduna, Patxi Azpirotz herritarra izan da. Zorionak Patxi!

Egin zaitez bazkide

Halako sari ederrak tokatzea nahi baduzu, ez utzi biharko; egin zaitez NOAUA! K.E.-ko bazkide! Di-da batean tramitatuko dizugu. Orain bazkide egiten bazara gainera, opari eder bat jasoko duzu eta egin berri duguna bezalako zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu. Bazkidetza; urtean 36 euro soilik. Argibide gehiagorako edota bazkidetza tramitatzeko etorri NOAUA! K.E.-ko egoitzara. Bestela deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.