Azken erosketak egiteko aukera, Gattunk Dendan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 15a, 13:44

Atea zabaldu orduko bete zen bezeroz berriz, Gattunk Denda urriaren 6an. Oraindik materiala saltzeke zutenez, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko gunea berriz irekitzea erabaki zuten arduradunek.

Merkealdietan dituzte ordutik, Gattunk markako produktuak. 3-15 euro artean; 15 eurotan sudaderak, 10 eurotan helduentzako kamisetak, 5 eurotan haurrenak, 5 eurotan baita produktu osagarriak...

Denda hustu artean, gunea zabalik egongo dela aurreikusten dute arduradunek, ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00.

Larunbatetan: 10:30-13:00.

Gure Zozketa

Gogoan izan bestalde, 60.000 euroko sari potoloaren zozketa egin zuela #Kilometroak15-ek. 51.855 izan zen zenbaki saritua. Ikastolen jaiak zorioneko egin duen laguna, antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Sartu kilometroak.eus atarian eta idatzi antolatzaileei. Bestela, badaezpada hemen, Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216. Sarituak agertzeko hilabeteko epea du. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki bat ere zozketatu dute. 2.689 dugu ordezko zenbaki saritua.

Kariberako bidaiaren zozketa

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan da. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 7.597 izango da.