Igandean, Uharte-Arakil-Goldaraz mendi irteera Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2015eko urriaren 16a

Asteazkenean itxi zuten izen ematea Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek, iganderako antolatu duten txangorako. 20 kilometroko bidea osatzea proposatzen diete mendizaleei. Uharte Arakil-Goldaraz oinez lotuko dute urriaren 18an.

Apuntatu diren mendizaleek igande goizeko 07:00etarako Oiardo Kiroldegira gerturatu beharko dute. Autobusez egingo dute joan etorria. Janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku.

Gogoan izan, urriaren 18ko irteeran eta Andatza M.K.T.-k urtean zehar antolaturikoetan parte hartzeko, "derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Hartuemanetarako: andatza@hotmail.com".

Informazio gehiago: andatzamendizale.info