“Bateginik”, inklusibitatea ardatz duen erakusketa urriaren 23tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 16a, 09:45

"Jose Luis Elexpe “Pelex”ek, bere lan artistikoaren ibilbidean, Bateginik erakusketa antolatu du Usurbilgo Udalarekin elkarlanean. Down Sindromea eta inklusibitatea ardatz hartuta prestatutako erakusketa da. Bertan, Sofia Arostegi eta Jose Luis Elexpe “Pelex”en lanak egongo dira ikusgai. Erakusketaren irekiera ekitaldian, Verdini dantza taldeak parte hartuko du".


Irekiera: urriaren 23an, 19:30etan.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Ordutegia:

-Osteguna eta ostiralera: 18:00-20:00.

-Larunbatean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

-Igandetan: 12:00-14:00.

Antolatzaileak: Joxe Luis Elexpe "Pelex" eta Usurbilgo Udala.