Gattunk Denda betiko itxi dute

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 16a, 09:37

Ostiral goiz honetan denda husten eta txukuntzen ari ziren, azken urtean #Kilometroak15 ekimenaren aldeko erreferentzia gune nagusietakoa izan dena; bezeroen joan etorriak etenik izan ez duen Gattunk Denda. Boluntario taldeko hainbat kideek "biluztu" dute orain arteko apain asko egon den saltokia.

Urtebeteko ibilbidearen ostean, eta azken bi asteotan merkealdietan izan ostean, saldu beharrekoa salduta dago jada, Zumetaren serigrafiak izan ezik. Oraindik eskuragarri daude. Erosi nahi duenak ordea, Udarregi Ikastolara gerturatu beharko du. Gattunk Denda itxi dute eta, orain bai, betiko.

Gure Zozketa

Gogoan izan bestalde, 60.000 euroko sari potoloaren zozketa egin zuela #Kilometroak15-ek. 51.855 izan zen zenbaki saritua. Ikastolen jaiak zorioneko egin duen laguna, antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Sartu kilometroak.eus atarian eta idatzi antolatzaileei. Bestela, badaezpada hemen, Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216. Sarituak agertzeko hilabeteko epea du. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki bat ere zozketatu dute. 2.689 dugu ordezko zenbaki saritua.

Kariberako bidaiaren zozketa

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan da. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 7.597 izango da.