Hauteskunde batzordea osatu du Usurbil K.E.-k, alegazio epean da

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 19a, 09:21

2016. urte hasierarako zuzendaritza berritu asmo du Usurbil Kirol Elkarteak. Horregatik, hauteskunde prozesu betean da jada. Urriaren 13ra arte hauteskunde batzordea osatzeko hautagaiak aurkezteko epea zabaldu zuten. Baina eskubaloi taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, “hauteskunde prozesuarekiko interesa agertutako lagunek ez dute nahi hauteskunde batzordea osatu edo ez dira gai ikusten prozesua kudeatzeko”. Ondorioz, “Kirol Elkarteko 2015eko ekaineko batzarrean eta hauteskunde egutegian zehaztu bezala, Usurbil Kirol Elkarteko idazkariak osatuko du Usurbil Kirol Elkarteko hauteskunde batzorde uninominala“.

Urriaren 28ra arte hauteskunde batzordeari alegazioak aurkezteko epea zabaldu dute orain. Egun hau igarota, urriaren 29tik 31ra. Tarte horretan, egongo balira, alegazioak erantzun eta aipatu batzordea behin betiko eratzeko bilkura egingo da. Azaroaren 1ean, behin behineko hauteskunde errolda argitaratuko dute, eta aipatu erroldaren aurka helegiteak aurkezteko epea zabalduko da gero, azaroaren 15era arte.

Usurbil K.E.-ren hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa hemen:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 24, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 5A

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 5

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Langile

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Bidasoa B

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Loyola Indautxu

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Loyola Indautxu

Urriak 25, igandea

10:00 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Egia Arrano Elkartea.

11:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Urnieta Adarra Aroztegia