Hileroko txangoaz gain Mendi Astea, Andatza M.K.T.-koen azaroko agendan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 19a, 08:43

Igandean Uharte-Arakil-Goldaraz, 20 kilometroko bidea osatu zuen mendizale talde duzue ondoko irudian. Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urrirako antolatu duen txangoa izan da.

Hurrengoa, mendizaleentzat ekitaldi aldetik oparoa izango den azaroan. Ohi baino ekitaldi gehiago antolatuko baitituzte Andatza M.K.T.-koek hurrengo asteetan. Hasteko, hileroko txangoa azaroaren 8an; Alegi-Lekunberri mendi irteera. Eta hilabete amaieran, Mendi Astea ospatuko da azaroaren 26tik 28ra.

Irudia eta informazio gehiago: andatzamendizale.info